Zerbitzuak

Kirol esparruko arlo desberdinetan aholkularitza eta formazioa euskaraz eskaintzen dugu

Zer egiten dugu?

Kirol esparruko arlo desberdinetan aholkularitza eta formazioa euskaraz eskaintzen dugu.

Kirolean euskara sustatzeko aholkularitza

KEES Metodologia
Euskara Erabilera Planen diseinua
Entrenatzaileentzat euskarazko formazioen antolaketa

Kirol erakundeentzat komunikazioan aholkularitza

Kirol elkartearen komunikazio plangintza
Barne komunikazioaren lanketa
Kanpo komunikazioaren lanketa

Kirol antolaketa eta kudeaketan aholkularitza

Eskola Kirolari buruzko aholkularitza eta kudeaketa
Kirol elkarteentzat kudeaketa administratiboa
Antolaketa eta Giza Baliabideak

Kirol Psikologia zerbitzuak

Kirol elkarteetan arlo psikologikoko zerbitzua sortzea
Kirolari eta entrenatzaileentzat eskuhartze psikologikoa
Kirol psikologiari buruzko ikastaro eta tailerrak

Gure 6 urratsetako lan egiteko modua​

Bezeroaren eskaerari erantzuteko 6 urratsetako prozesua garatzen dugu. Prozesu osoa bezeroarekin batera egiten dugu.

01.

Bilatu

Bezeroarekin batera behar eta helburuak aztertzen ditugu, egoera eta datuak bilatuz. Horrela, erronka nagusiak identifikatzen ditugu.

02.

Definitu​

Helburu zehatzak eta proiektuaren esparrua zehazten ditugu, informazioan oinarrituta estrategia eta xedeak definituz.

03.

Plangintzatu​

Helburuak eta estrategiak aplikatuz, ekintza-plan zehatza sortzen dugu, denbora-markak, baliabideak eta erantzukizunak finkatuz.

04.

Diseinatu

Plangintzaren arabera, soluzio praktikoak eta ekintza-planak garatzen ditugu, metodologia eta baliabideak definituz.

05.

Landu

Ekintzak martxan jartzen ditugu, planaren arabera, eta prozesua gauzatzen dugu, beharrezko egokitzapenak eginez.

06.

Berrikusi​

Emaitzak eta prozesua aztertzen dugu, hobetzeko arloak identifikatu eta etorkizuneko proiektuetarako ikasgaiak eskuratuz.

Hitz egin nahi al duzu?

Zure kirol elkartean euskara sustatzeko, kirol federazioko komunikazioa indartzeko, kirol klubeko kudeaketan laguntza jasotzeko, arlo psikologikoa zure kirol erakundean txertatzeko…

Scroll to Top