Eskola Kirolaren Aldeko manifestu hau sortu dugu, sinisten dugulako kirola eraldaketarako tresna bat dela, egoki planteatuta.
Aste batzuk joan dira epaile baten erabakiak Gipuzkoako Eskola Kirola, azken 30 urteetan ezagutu dugun moduan, kolokan jarri zuenetik. Harriduraz jaso genuen albistea orain astebete. Berriako lerroburuak honela zioen:
Asko izan dira gaiaren inguruan idatzi eta esan direnak. Adi-adi jarraitu ditugu eta bildumatxo bat osatu dugu topatu ditugun zutabe, artikulu eta podcast-ekin. Hemen jasota utzi ditugu:
Andoni Egañak bere Berriako zutabean gaia hizketagai izan zuen.
Argian MIkel Garcia Idiazkez-ek Eskola kirola vs klubak eztabaida, pil-pilean argitaratu zuen Luix Mari Zulaikaren ikuspuntuarekin.
Arkaitz Angiozar, Oiartzualdeko eskola kiroleko mahaiko partaideak Berri-ari emandako elkarrizketan gako interesgarriak eman zituen.
Iñaki Ugarteburu Bergarako Kirol teknikariak Goiena-n eman zuen bere iritzia
Berria-ko Podcastean ere landu dute gaia.
Gipuzkoa Hitzan gaiari buruzko ikuspuntua Gipuzkoa Errugbi Federazoko zuzendari teknikoak.