Kudeaketa aholkularitza
Gure kudeaketa aholkularitza zerbitzuaren bidez, kirol erakundeei eta eskola kirolari buruzko kudeaketa-lanak errazten dizkiegu, kirol hezitzaileen hautaketa, formakuntza eta jarraipena barne. Halaber, kirol elkarteentzako kudeaketa administratiboa hobetzen dugu, kontabilitatea, diru-laguntzen eskaerak eta dokumentazio ofiziala optimizatuz. Antolaketa eta giza baliabideen kudeaketan ere aholku ematen dugu, talde-lana sendotzeko eta euskara erakundearen funtzionamenduan modu naturalean integratzeko.
Kirol erakundeak modu eraginkorrean antolatzeko eta kudeatzeko irtenbideak eskaintzen ditugu. Erakundearen egitura aztertzen dugu, baliabideen antolakuntza-lana errazteko estrategiak ezarriz. Euskara kudeaketa sistemetan txertatzea gure lehentasunetako bat da.
Eskola Kirolari buruzko aholkularitza eta kudeaketa
Ikastetxeentzat, eskola kiroleko kudeaketa osoa eskaintzen dugu: kirol hezitzaileen hautaketa, formazioa eta jarraipena egiten ditugu, Euskara oinarri hartuta, kirol eskaintza eta metodologia egokitzen ditugu, haur eta gaztetxoek kirolaz gozatzeaz gain, euskararen erabilera susta dezaten.
Kirol elkarteentzat kudeaketa administratiboa
Kirol elkarteak egunero kudeatzea lan handia izan daiteke, eta horregatik, kudeaketa administratibo eraginkorra ezartzeko laguntza eskaintzen dugu. Kontabilitatea, diru-laguntzen eskaerak eta dokumentazio ofiziala kudeatzen ditugu, erakundea funtzionamenduan errazago aritzeko, euskarazko administrazioa bermatuz.
Antolaketa eta Giza Baliabideak
Gure aholkularitzarekin, kirol erakundeak antolakuntza-egitura eraginkorrak diseinatzen laguntzen ditugu; langile berriak kontratatzea, zereginetarako formatzea eta talde-lan gaitasunetan oinarritzea lehenetsiz. Gainera, euskara baliabideetan eta lan-harremanetan modu naturalean integratzen laguntzen diegu.
