Komunikazio aholkularitza

Gure aholkularitza zerbitzuaren bidez, kirol elkarte eta federazioei komunikazio estrategia sendoak garatzen laguntzen diegu, barne komunikazio-fluxuak eta talde-lana hobetzeko, eta kanpo komunikazioan euskararen erabilera indartzeko. Komunikazio plangintza egokia diseinatuz, erakundearen mezua publiko zabalago batera helarazi eta bere irudia sendotzen laguntzen dugu.

Barne komunikazioaren lanketa


Kirol erakunde batek arrakastaz funtzionatzeko, barne komunikazio eraginkorra izatea ezinbestekoa da. Aholkularitza honetan, kirol elkarteetako kideen arteko komunikazio-fluxuak eta prozesuak hobetzen ditugu, talde-lana eta koordinazioa bermatzeko, erakundean giro euskalduna sendotu dadin.

Kanpo komunikazioaren lanketa


Kanpo komunikazioan euskaraz eta modu eraginkorrean nola aritu azaltzen dugu, publikoari eta komunikabideei mezu garbi eta erakargarriak helarazteko. Aholkularitza honen bidez, euskarak presentzia iraunkorra izango du erakundearen kanpo harreman guztietan.