Kirolaren bidez eraldaketa soziala bultzatzea dugu helburu.
Nor gara
2023ko Irailaren 6an sortutako kooperatiba gara. Bazkideak Oier, Txomin eta Aritz gara.
Gure bizitzako urte gehienak kirolaren, euskararen eta hezkuntza ez-formalaren bueltan ibili ondoren, aurreko guztiaren ondorio gisa besterik ezin da ulertu proiektu hau.
Misioa
Kirolaren bidez eraldaketa soziala bultzatzea, kalitatezko kirola euskaraz sustatuz eta ongizatea lortzeko baldintzak sortuz, kirol esparruko eremu eta maila desberdinetan eraginez, kirol erakunde eta kirol elkarteekin elkarlanean.
Zer egiten dugu
Euskara erabileran aholkularitza
Komunikazio esparruan aholkularitza
Kirol kudeaketan aholkularitza
Kirol psikologia zerbitzua
Gure 6 urratsetako
01.
Bilatu
Zure behar eta helburuak aztertzen ditugu, egoera eta datuak bilatuz erronka nagusiak identifikatzeko.
02.
Definitu
Behar horiek oinarri hartuta, helburu zehatzak eta proiektuaren esparrua zehazten ditugu.
03.
Plangintzatu
Lortutako informazioa eta definitutako helburuak kontuan hartuta, ekintza-plana diseinatzen dugu.
04.
Diseinatu
Aplikatu beharreko metodologia eta baliabideak adostu eta landu egiten ditugu.
05.
Landu
Ekintzak gauzatzen ditugu, jarraipena eginez eta beharrezko egokitzapenak eginez.
06.
Aztertu
Lortutako emaitzak eta prozesua aztertzen ditugu, hobetzeko arloak identifikatuz eta etorkizuneko proiektuetarako ikasgaiak eskuratuz.