Guri buruz

Kirolaren bidez eraldaketa soziala bultzatzea dugu helburu.

Nor gara

2023ko Irailaren 6an sortutako kooperatiba gara. Bazkideak Oier, Txomin eta Aritz gara.
Gure bizitzako urte gehienak kirolaren, euskararen eta hezkuntza ez-formalaren bueltan ibili ondoren, aurreko guztiaren ondorio gisa besterik ezin da ulertu proiektu hau.

Misioa


Kirolaren bidez eraldaketa soziala bultzatzea, kalitatezko kirola euskaraz sustatuz eta ongizatea lortzeko baldintzak sortuz, kirol esparruko eremu eta maila desberdinetan eraginez, kirol erakunde eta kirol elkarteekin elkarlanean.

Zer egiten dugu

Euskara erabileran aholkularitza
Komunikazio esparruan aholkularitza
Kirol kudeaketan aholkularitza
Kirol psikologia zerbitzua

Gure 6 urratsetako lan egiteko modua​

Bezeroaren eskaerari erantzuteko 6 urratsetako prozesua garatzen dugu. Prozesu osoa bezeroarekin batera egiten dugu.

01.

Bilatu

Bezeroarekin batera behar eta helburuak aztertzen ditugu, egoera eta datuak bilatuz. Horrela, erronka nagusiak identifikatzen ditugu.

02.

Definitu​

Helburu zehatzak eta proiektuaren esparrua zehazten ditugu, informazioan oinarrituta estrategia eta xedeak definituz.

03.

Plangintzatu​

Helburuak eta estrategiak aplikatuz, ekintza-plan zehatza sortzen dugu, denbora-markak, baliabideak eta erantzukizunak finkatuz.

04.

Diseinatu

Plangintzaren arabera, soluzio praktikoak eta ekintza-planak garatzen ditugu, metodologia eta baliabideak definituz.

05.

Landu

Ekintzak martxan jartzen ditugu, planaren arabera, eta prozesua gauzatzen dugu, beharrezko egokitzapenak eginez.

06.

Berrikusi​

Emaitzak eta prozesua aztertzen dugu, hobetzeko arloak identifikatu eta etorkizuneko proiektuetarako ikasgaiak eskuratuz.

Hitz egin nahi al duzu?

Zure kirol elkartean euskara sustatzeko, kirol federazioko komunikazioa indartzeko, kirol klubeko kudeaketan laguntza jasotzeko, arlo psikologikoa zure kirol erakundean txertatzeko…

Scroll to Top