Euskara aholkularitza

Euskara kirolaren arloan sustatzeko behar diren tresnak eta estrategiak ezartzen ditugu. Kirol elkarteetan euskararen erabilera bultzatzeko aholkularitza eskaintzen dugu, arlo guztietan txertatuz: entrenamenduak, lehiaketak, komunikazioa eta eguneroko jarduna. Helburua da kirol komunitatean euskara egunerokoan modu eraginkorrean erabiltzea.

Entrenatzaileentzat euskarazko formazioen antolaketa

Entrenatzaileentzat euskarazko formazioen antolaketa
Kirol entrenatzaileek entrenamenduetan eta lehiaketetan euskaraz aritzeko beharrezko gaitasunak eskuratzeko formazio saioak diseinatzen eta antolatzen ditugu.

Formazio hauek praktikoak eta motibatzaileak dira, entrenatzaileen eguneroko jardunari lotuta daude, eta hizkuntza ohiturak aldatzeko tresnak eta estrategiak eskaintzen dituzte. Formazioaren diseinua elkarte edo federazio bakoitzaren beharretara egokitzen dugu.

Euskara Erabilera Planen diseinua

Kirol erakundeentzako Euskara Erabilera Planen diseinua egiten dugu, euskararen erabilera modu planifikatuan eta iraunkorrean ezartzeko.

Diagnostiko sakon batetik abiatuta, elkarte bakoitzaren errealitatea ezagutu ondoren bere beharretara egokitutako helburuak eta ekintzak definitzen ditugu, eta euskararen erabilera hurrengo urteetan zehar egonkortu eta sendotzeko jarraipen zehatza egiten dugu.