Euskara sustatzeko aholkularitza
Euskara kirolaren arloan sustatzeko behar diren tresnak eta estrategiak ezartzen ditugu. Kirol elkarte, entrenatzaile eta jokalarien artean euskararen erabilera bultzatzeko aholkularitza eskaintzen dugu, arlo guztietan integratuz: entrenamenduak, lehiaketak, komunikazioa eta eguneroko jarduna. Helburua da kirol komunitatean euskara egunerokoan modu eraginkorrean erabiltzea.
KEES Metodologia
KEES Metodologia kirol entrenamenduetan euskararen erabilera sustatzeko metodologia berritzailea da.
KEES Metodologiaren oinarria entrenatzailea da. Entrenatzailea kirol ezagutzetan eta bizitzarako jarreratan haurrentzat eredua den bezala, hizkuntzaren erabileran ere eredua izan daiteke. Entrenamendu eta lehiaketetan entrenatzailea euskaraz hitz egiten die haur eta gazte kirolariei. Informazioa, aginduak, eta zuzenketak euskaraz ematen ditu.
Entrenatzaile bakoitzak zehar dinamizatzaile baten laguntza eta aholkularitza izaten ditu du ikasturte osoan zehar.
Metodologia honen bidez, kirol erakundeetako taldeetan euskararen erablera bermatu eta sendotzeko estrategia zehatzak garatzen ditugu.
Euskara Erabilera Planen diseinua
Kirol erakundeentzako Euskara Erabilera Planen diseinua egiten dugu, euskararen erabilera modu planifikatuan eta iraunkorrean ezartzeko.
Diagnostiko sakon batetik abiatuta, elkarte bakoitzaren errealitatea ezagutu ondoren bere beharretara egokitutako helburuak eta ekintzak definitzen ditugu, eta euskararen erabilera hurrengo urteetan zehar egonkortu eta sendotzeko jarraipen zehatza egiten dugu.
Entrenatzaileentzat euskarazko formazioen antolaketa
Entrenatzaileei zuzendutako euskarazko formazioak antolatzen ditugu, euren eguneroko jardunean euskara modu egokian erabiltzen laguntzeko.
Entrenatzaileek beraien jarduna euskaraz ahalik eta modurik natural eta errazenean egin dezaten, entrenamendu eta lehiaketan erabiltzeko hizkuntz baliabideak saio praktikoen bidez lantzen ditugu, arlo tekniko, taktiko, fisiko eta psikologikoko berariazko hiztegiak landuz kirol bakoitzarentzat eta entrenamenduetan praktikan jarriz.