Kirol Psikologia zerbitzuak
Kirol erakundeentzat
Kirol psikologia zerbitzuak, kirol errendimendua eta ongizatea hobetzeko teknikak eta estrategiak eskaintzen ditu, estresa kudeatuz, motibazioa indartuz eta kirol helburuak lortzen lagunduz. Kirolari eta entrenatzaileei laguntza pertsonalizatua eskaintzen diegu eta aholkularitza eta formazioa kirol elkarte eta federazioei.
Kirol elkarteetan arlo psikologikoko zerbitzua sortzea
Kirol elkarteek edo federazioek arlo psikologikoa lantzeko atala garatzeko ezagutza eta baliabideak eskaintzen ditugu. Kirolarien eta entrenatzaileen beharretara egokitutako zerbitzua diseinatzen lagunduko dizuegu, psikologia aplikatuko tresnak erabiliz, errendimendua eta taldearen oreka psikologikoa indartzeko.
Kirolari eta entrenatzaileentzat eskuhartze psikologikoa
Kirolari eta entrenatzaileen behar espezifikoei erantzuteko banakako eskuhartze psikologiko pertsonalizatuak eskaintzen ditugu. Estresari aurre egiteko teknikak, kontzentrazioa hobetzeko ariketak eta norberaren helburuak lortzeko motibazio tresnak lantzen ditugu, kirol errendimendua handitzea eta ongizate psikologikoa lortzea uztartzeko helburuarekin.
Kirol psikologiari buruzko ikastaro eta tailerrak
Kirol psikologiari buruzko ikastaro eta tailerrak antolatzen ditugu, kirolariek, entrenatzaileek eta kirol erakundeek tresna psikologiko eraginkorrak bereganatu ditzaten, errendimendua handitu eta ongizate psikologikoa zaintzeko. Tailer hauetan, motibazioa, norbere buruarekiko konfidantza lantzea, arreta-kontzentrazioa, gatazken kudeaketa eta talde-lana indartzeko ariketak eta estrategiak lantzen dira.